Identitate digitala

Identitate digitala norberaren irudi birtuala da, zeinetan erabiltzaile bakoitzaren ezaugarri pertsonalak partekatutako informazioa eta publikaturiko informazioari erreferentzia egiten dion. Hau da, norbanakoak partekatzen duenaren eta besteek zuri buruz partekatzen dutenaren emaitza da. 

Aztarna digitalari dagokionean, interneten utzitako arrastoa da. Izan ere, interneta erabiltzean aztarna digitala uzten ari gara momentu oro, eta gure buruari buruzko informazio kantitate handia uzten dugu bertan. 

Esan beharra dago, gizakiok gure identitate digitala eraikitzen joango garela, eta honako hau hainbat modutan gertatu daiteke. Esaterako, youtubeko bideo batean gure iritzia ematean edota ikusten ditugun bideokin gure burua definitzen ari gara, eta modu honetan, pixkanaka pixkanaka norberaren identitate digitala eraikitzen doa. 

Bestetik, sare sozialetan argitaratzen duguna ere gure buruari buruz asko esaten du, hau da, gure izaera bertan islatzen edota adierazten da. Kontuan hartu beharra dago beste pertsonek ere gure identitate digitala eraiki ahal dutela, beraiek igotzen dituzten argazkietan gu etiketatuz, eta baita alderantziz ere, hau da, guk besteena. 

Ondorioz, oso garrantzitsua da koziente izatea publikatzen dugunarekin, eta honekin batera, pribatutasuna kudeatzen jakitea, hau da, nor ikusiko duen gu publikatzen ari dugun guztia eta honekin batera, nor nahi dugun gu publikatzen ari garena ikustea, hala nola, gure lagunek soilik, edonor... Beraz, ezinbestekoa da tresna desberdinak ezagutzea eta nola erabiltzen diren jakitea, aurretik aipatutako moduan, pribatutasuna ondo kudeatu ahal izateko.







Comentarios