LCMS


LCMS (Learning Content Management System) edukien kudeaketetarako sistema da, orokorrean hezkuntzan erabiltzen dena. LCMS-a edukiak sortzeko eta maneiatzeko erabiltzen da, eta honekin kurtsoak sortu edota  kudeatu daitezke.

Aipatzekoa da, LCMS-ak biei garrantzia ematen diola, hau da, CMS (Content Management System) eta LMS-ari (Learning Management System), eta baita alde sozialari ere. Izan ere, arlo sozialari garrantzia ematen dio, eta hainbat modutan komunikazioa lortu daiteke  hala nola, foroak, txat-ak eta elkarrekintza; hezkuntzara bideratuta daudenak.

Beraz, esan daiteke irakasleen eta ikasleen artean komunikazioa dagoela, izan ere, irakasleek plataforma zehatz batera  edukiak igotzen dituzte eta ikasleek ikusteko aukera dute, baita foroen bitartez komunikatzeko aukera eduki ere. Izan ere, arestian aipatutako moduan, LCMS-ak alde sozialari garrantzia ematen dion heinean, elkarrekintza soziala eta foroak sustatzen ditu. Gainera, ikasleen ekintza oso garrantzitsua da, bere ezagutzak errepresentatzea, hain zuzen ere. 

Ondorioz, ondoriozta daiteke LCMS-ak bi alderdiz osatuta dagoela: alde batetik, edukien kudeaketa eta bestetik, alderdi soziala.



Comentarios