Flipped Classroom

Betidanik klaseak modu berean eman dira, hau da, esan daiteke irakaskuntza oso tradizionala izan dela. Izan ere, klaseak honela eman izan dira: irakasleek azalpenak egin, eta behin ikasleek irakasleen azalpenak jasota, ikasleek beraien etxeetan etxerako lanak egin. Hala ere, esan beharra dago gaur egun hainbat eta hainbat metodologia berritzaile daudela, eta "Flipped Classroom"-a hauetariko bat da.

Flipped Classroom-a rol tradizionalak inbertitzean datza, hain zuzen ere, IKT-en bidez ikasleek etxean ikasten. Beraz, metodologia honen bitartez, ikasleek beraien zereginak eta lanak klasean burutzen dituzte, eta irakasleek aldiz, azalpenak zein ikasleek ikasi beharreko kontzeptuak bideoen bitartez egiten dituzte, ikasleek beraien etxeetan ikusteko. Orduan, behin ikasleek beraien etxeetan bideoa ikusita, klasean elkarrekin lan egiten da, batak besteari lagunduz, eta irakasleek laguntza eskainiz eta ikasleei egokituz. 

Metodologia honekin lortzen dena da ikasleek modu aktiboan lan egitea. Izan ere, beraiek izango dira boterea izango dutenak, hau da, non, nola eta noiz ikasi. Gainera, metodologia honek aniztasuna sustatzen du, ikaskuntza egokitua baita, hau da, bideoa edozein unetan pausatu dezakete edota nahi duten beste ikusi. Honekin batera, edukiak ikasleei egokitzen dira, eta ikasleek irakasle bat dute beraien beharretara egokitzen dena.

Honekin batera, talde lan kooperatiboa sustatzen da, ikasleek ikerketen bidez ikasten baitute. Gainera, sormena eta pentsamendu kritikoa bultzatzen da. 








Comentarios