Cyberbullying-a

Hasteko, ondo bereizi beharra dago alde batetik, Bullying-a, eta bestetik, Cyberbullying-a. Lehenik eta behin, Bullying-ari dagokionean, berdinen arteko etenik gabekoetan ematen den tratu fisikoa zein ahozkoa da. Bestetik, Cyberbullying-ari dagokionean, teknologia berrien bitartez apalkuntza egitea da. Batez ere sare sozialeen bitartez jasotzen da, hala nola, Facebook, Twitter, WhatsApp... eta honako jazarpena bideo, argazki, komentario edo mezuen bitartez egiten da. 

Honekin batera, aipatu beharra dago, hainbat arazo pertsonal larriak gertatu daitezkeela, beraz, oso garrantzitsua da hauetaz jakitun izatea:
1. Grooming: adin txikikoen konfiantza lortzean datza, limurkeria eta enpatia erabiliz atsegin sexuala lortzeko asmoz, hau da, pertsona heldu bat ume bat dela adieraziz. Aipatzekoa da, grooming-a ez dela zertan cyberbulling-a izan behar.
2. Sexting: irudi erotiko zein pornografikoak bidaltzean datza. Aipatu beharra dago, pertsona bat xantaiatu ahal dela internetera argazki konprometituak igoz edota beste pertsonekin konpartituz.
3.Stalking: interneten bidez pertsona bat etengabe jarraitzean datza.
4.Fraping-a: sare sozial bateko kontu bat zabalik uzterakoan, beste norbaitek erabiltzean datza, zure buruari buruzko argazki pertsonalak edo bestelakoak zure kontuan igotzeko asmoarekin. Aipatzekoa da, honako hau oso lotuta dagoela identitate suprantasioarekin.

Bestalde, garrantzitsua da azpimarratzea Cyberbullying-aren aurrean, biktimaren egoera nolako izaten den. Izan ere, biktiman autoestimua eta autokontzeptua jaisten da, errudun sentitzen da eta lotsa eta ezintasuna sentitzen du, hau da, bere buruarengan konfiantza galtzen du eta isilik geratzen da. Beraz, egoera honen aurrean, ikaslearen errendimendua jaisten da. Gainera, izaera patologikoak sortzen dira, hala nola, depresioa, motibazio falta eta egoera larrienetan ere buruaz beste egitea. Horregatik, oso garrantzitsua da Cyberbullying-a jasotzerakoan biktima isilik ez geratzea, eta hurbilekoekin hitz egitea bere egoerari buruz, honako hauek laguntza eman ahal izateko eta bera lasaiago sentitzeko.

Gaur egun, IKT-en hedapenarekin gero eta ohikoagoa da pertsonen artean Cyberbullying-a egitea, erraztasun gehiago dutelako honako hau egiteko. Beraz, erabat beharrezkoa da umeekin honako hau lantzea, ondorio txarrak sahiesteko eta IKT-en erabilera egokia egiteko, honelako arazoak gerta ez daitezen.





Comentarios