LMS

LMS (Learning Management System) ekintzen administrazioa automatizatzen duen sistema da. Software bat da, zeinetan edukiak eskegi ahal diren. CMS eta LMS-aren arteko desberdintasun nabarmenena honako hau dela esan daiteke: LMS-ak garrantzia ematen dio kudeaketari, hau da, irakasleak, adibidez, mezu bat badali ahal dio soilik talde bati, edota gela osoari. Aitzitik, CMS-an, erabiltzaileak web orrialde batean edozein informazio sortu, sailkatu edota argitaratu dezake soilik, eta irakurleek administratzaileak idatzitako informazioa irakurri. LMS-an ordea, honako hau ez ezik, argitaratzaileak kudeaketarekin jokatu dezake, bere beharretara egokituz. 

Esaterako, irakasleak edukiak argitaratu ditzake eta ikasleek ere edukiak igo, baina esan beharra dago soilik komentarioen bidez komunikazioa lortu daitekeela, hau da, ez dago inolako fororik. Hortaz, LMS-a mugatua dela esan daiteke. Honen adibide argi bat gmail-a izan daiteke. Izan ere, gmail-ean ez dago elkarrekintza zuzenik, baizik eta komunikazioa zeharkakoa da. 

LMS-a oso baliagarria da, eta aukera ematen du ikaskuntzako kontrola eta jarraipenenean aurrerapenak egitea. Gainera, honi esker, irakasleek eta ikasleek ingurune bat dute zeinetan irakatsi eta ikasi ahal duten.

Beraz, LMS-ak jarraipena eta ebaluazioa sustatzen duela esan daiteke.




Comentarios