CMS

CMS (Content Management System) edukien kudeaketarako sistema da. Honako hau, software bat da, eta erabiltzaileak web orrialdeak sortu, maneiatu eta administratzeko balio du. Hau da, CMS-ak editoreari aukera ematen dio web orrialde batean edozein informazio sortu, sailkatu eta argitaratzeko.

CMS-a bi atalez osatuta dagoela esan daiteke: back-a eta front-a. Lehenengoari dagokionean, hau da, back-a, administratzaileari egiten dio erreferentzia, eta honako honek, informazioa argitaratzen du. Bigarrenari dagokionean, hau da, front-a, irakurleei egiten die erreferentzia, eta honako hauek, administratzaileak argitaraturiko informazioa ikusten eta bisitatzen dute. 

Aipatzekoa da, CMS-an ez dagoela inolako alde sozialik, hau da, administratzaile eta irakurleen artean ez dago inolako kontaktu edo harremanik. Izan ere, aurretik aipatu bezala, irakurleek administratzaileak idatzitako informazioa soilik irakurri ahal dezakete.


Comentarios