MOOC

MOOC-ak (Massive Open Online Course) interneten bidez egin ahal diren ikastaroak dira. Honako hauek, doakoak dira, online egiten dira, eta edozein pertsonak egin dezake. Beraz, MOOC-ek aukera ematen diote edozein pertsonari hezten jarraitzeko, duen adina kontuan hartu gabe. Ikastaro hau egiten duten pertsonek ikasteko gogoa dute, hau da, ez die inork ez behartzen hau egitera, baizik eta ikasteko motibazioa dute. 



Materialari dagokionez, bideoen, ariketa praktikoen eta foroen bitartez, ikasketa gauzatzen da. Izan ere, foroen erabilerak komunikazioa errazten du, baita ikasleen elkarren artean zalantzak argitu ere.

MOOC-ak alde positibo zein negatiboak ditu. Alde batetik, abantailei dagokienean, ikastaroa burutzen ari denak ez du klasera joan behar, beraz, ikasleak bere denbora antolatzeko aukera du. Gainera, kalitatezko edukiak dituzte eskura, ikasketa prozesuan askatasuna dute eta interes berdineko pertsonak ezagutzeko aukera dute. 

Beste alde batetik, desabantailei dagokienean, masiboa da, hau da, ez da hezkuntza pertsonalizatua. Izan ere, modu globalean antolatuta dago, pertsona bakoitzaren sinesmenak, baloreak, izateko era... kontuan hartu gabe. Gainera, ordutegi finko bat ez izateak diziplina handia eskatzen du. Honekin lotuta, aipatu beharra dago, gaur egun abandonatze maila oso altua dela. Izan ere, %18k soilik amaitzen du ikastaroa. 

Ikasleek ebaluazio prozesuan parte hartzen dute, izan ere, ikasleek beraien ikaskideak ebaluatzen dute errubrika erabiliz.

MOOC-a egiteko hainbat baliabide daude, haien artean: Coursera, Udacity eta Miriada. 










Comentarios