Konpetentzia digitala

Konpetentzia digitala informazio-teknologiak era kreatiboan, seguruan eta kritikoan erabiltzeko gaitasuna da.

Dimentsio motei dagokienez, konpetentzia digitalaren barnean bost dimentsio mota aurki daitezke:
1. Kognitibo intelektuala: informazioa ezagutzan bihurtzeko gaitasuna da, hau da, informazioa bilatzen, kudeatzen, antolatzen, aztertzen, ebaluatzen... jakitea, eta ondoren informazio berria sortzen eta hedatzen jakitea.
2.  Emozionala: emozio negatiboa zein positiboak kontrolatzen jakitea teknologia erabiltzerakoan, hau da, identitatea emozionalki orekatua sortzea.
3.  Adierazkorra: edukiak sortu eta sarean partekatzeko gaitasuna da.
4. Axiologikoa: balio demokratikoekin eta errespontsabilitatez jardutea da. Hau da, iturri ezberdinetatik erabiltzen dugun informazioa ondo erabiltzen jakitea.
5. Instrumentala: herreminta teknologikoen erabilera, hau da, aparatuak ondo erabiltzen jakitea. Ordenagailuez gain, bideokamerak, ebook-ak, GPS-ak... zentzuzko modu batean erabiltzen jakitea.

Baina, nola irakatsi?
-Irakaskuntzaren esperientziak eman
-Metodologia konstruktibista garatu
-Lan kooperatiboa sustatu ikasleen artean
-Informazioa lortzeko hainbat iturri eta erreminta erabili

IKT-ak oso baliagarriak dira, eta honetarako balio dute, besteak beste: ikasleek ikasteko, irakasleek formatzeko, elkarlanean aritzeko, komunikatzeko eta etengabeko prestakuntza izateko.

Jordi Adellek dioenez, konpetentzia digitala ez da liburuen bitartez ikasten, hau da, praktika behar da eta metodologia aktiboago bat. Beraz, familiaren egitekoa funtsezkoa da beraien seme-alaben hezkuntzarako eta konpetentzia digitalaren garapenerako. Izan ere, gaur egun guraso askok ez dakite teknologiari buruz asko, beraz, esfortzuak egin behar dituzte beraien seme-alabek zer egiten ari diren jakiteko eta teknologia nola erabiltzen duten jakiteko.  Horrenbestez, eskola eta familiak elkarrekin egon beharko liratezke gai honi dagokionez.

Amaitzeko, aipatzekoa da, nahiz eta hezkuntza arloan konpetentzia digitala ez den guztiz lantzen, pixkanaka-pixkanaka  eskoletan IKT-ak sartzen hasi direla. Esaterako, eskola batzuetan chromebook-ak erabiltzen dituzte ikasleek, eta bertan, matematika egiten dute, edota beraiek Internetetik informazioa bilatu. 










Comentarios