Internet

Internet-a mundu mailan elkar komunikatuta dauden sareen multzoa da.

Sarera sartzeko aparatu elektronikoen bitartez egiten da, hau da, ordenagailuen, mugikorren, tableten... bidez. Honako aparatu hauek bi elementuz osatuta daude. Alde bateti, hardwarea zeinek konpoko elementuei egiten dion erreferentzia, hau da, alde fisikoari, hala nola sagua, teklatua eta pantaila, besteak beste. Bestetik,  softwarea, zeinek barruko elementuei, hau da, ikutu ezin ez diren elementuei erreferentzia egiten dion, hala nola aplikazioak edota programak.

Internetek hainbat erabilera ditu, horien artean: informazioa bilatzea, negozioetan erabilgarria izatea, komunikatzeko eta aisialdirako, hau da, denbora pasarako baliagarria izatea.

Ezaugarriei dagokienez, hurrengoak aipatu daitezke. Alde batetik, unibertsala izatea, mundu mailan ezaguna delako. Bestetik, ekonomikoki eskuragarria izatea, doakoa baita.

Honekin batera, Internetaren erabilerak beste hainbat alde positibo ditu, hala nola, erabiltzeko erraza izatea, lan interdiziplinarra erraztea, anonimoa izatea eta adierazpen askatasuna izatea, besteak beste.

Non aurki daiteke Interneta? Gaur egun, teknologia berriei esker, hainbat eremutan aurki daiteke, hala nola, mugikorretan, tabletetan, telebistetan... Hala ere, garapena gero eta handiagoa denez, beste hainbat eremutan, objektuetan zehatz-mehatz, Internetaren erabilera sustatu nahi dute. Esaterako, erlojuetan, ozkailuetan edota automobiletan.

Bestetik, aipatzekoa da, mundu digitalean pertsona orok nabigatzen dugunean identifikatuta egoteko ordenagailu bakoitzak I.P-a (Internet Protocol) du. 

Interneta erabiltzeko prozesua ondorengoa izango litzateke. Lehenik eta behin, ISP (Internet Service Provider)-a zerbitzaile batekin konektatzen da, eta zerbitzaileak dira informazio guztia biltegiratuta dutenak. Beraz, ISP-a zerbitzailearekin konektatzen denean, informazioa zuregana doa.

Amaitzeko, aipatu beharra dago pertsona guztiok desberdinak garen heinean, guztion nahiak ez dira berdinak izango, hau da,  Internetak eskaintzen duena batzuentzat positiboa izan daiteke, eta gauza berbera beste hainbatentzat aldiz, negatiboa. Beraz, ez da orokortu behar. Hala ere, orkorrak diren alde positibo zein negatiboak aipatuko dira:

-ALDE ONAK:                                                                      -ALDE TXARRAK:

-Komunikazioa erraztea                                                         -Bilatutako informazioa faltsua izatea
-Informazioa modu erraz batean aurkitzea                            -Anonimoa izatea
-Beste kulturak zein ikuspuntuak ikusi ahal izatea                -Mendekotasuna izatea
-Edonon eta edonoiz erabili ahal izateko aukera izatea













Comentarios