Eten digitala

Eten digitalak pertsonetan, erakundeetan, gizarteetan... ematen diren desberdintasunak dira.

Honako hauek, mundu osoan zehar aurki daitezke. Aipatzekoa da, desberdintasunak betidanik egon direla, baina batez ere gaur egungo gizartean antzeman daitezke. Izan ere, herrialde artean dagoen garapen ezberdintasunak nabariak dira, eta honen ondorioz, herrialde batzuetan herritarrek zailtasunak dituzte sarean sartzeko. Nahiz eta gaur egun horrelako egoeran egon, pertsona orok izan beharko luke internetera sartzeko eskubidea. 



Hiru mora bereizi daitezke: sarbide etena, erabilera etena eta eskuratze etena.

1.Sarbide etena: eskuragarritasuna, aukera desberdinak, azpiegitura faltari... egiten dio erreferentzia.
2.Erabilera etena: ezjakintasunaren ondorioz sortzen dira, eta motibazio ezak eragiten du.
3.Eskuratze etena: prestakuntza mailarekin lotuta dago ( prest mugatua )

Aipatzekoa da, 2015. urtean herrialde garatuetan %46 mundu digitalean sartzeko aukera izan zutela. Herrialde ez garatuetan, ordea, %7-k baino ez.

Honi aurre egiteko ondorengoa kontuan hartu beharra dago.
-Hasteko, azpiegiturak moldatzea, hau da, pertsona orok erabiltzeko eskubidea izatea.
-Alfabetatzea (premia bereziak dituztenak)
-Enpresa eta hezkuntzaren arteko lankidetza
-Kontzientzia soziala sortzea

Amaitzeko, hezkuntza eta eten digitalari dagokionez, aipatu beharra dago ezinbestekoa dela alfabetatze digitala sustatzea etorkizunerako prest egoteko.





Comentarios