Web 1.0 / Web 2.0 / Web 3.0

WEB 1.0

Web 1.0 XX.mendean sortu zen. Honako honek norabide bakarra zuen, hau da, bakarrik informazioa jaso ahal zen. Beraz, honako web mota hau, Komunikazio eta Informazioaren gizartearekin lotu daiteke, web honen bitartez informazioa soilik jaso ahal delako, hau da, erabiltzaileak ez du inolako parte-hartzerik. Izan ere, webmasterrak (web-ean publikatu eta edukiak mantentzen dituen pertsona) webgunetan informazioa publikatzen du eta erabiltzaileek, ordea, jaso. Aipatzekoa da, informazioa argitaratzen zutenak adituak edota teknikariak izan behar zirela.

Web honen desabantaila ugarienak honako hauek dira: alde batetik, kontsumitzailea pasiboa izatea eta bestetik, edukiak ezin direla eguneratu.

WEB 2.0

Web hau 2003. urtean sortu zen, eta interaktuatzeko, komunikazioa errazteko teknologia konplexua da. Web honen helburu nagusienak erabiltzaileak erakartzea eta ezagutzak partekatzea dira. Beraz, honako hau ezagutzaren gizartearekin lotu daiteke, feedback-a dagoelako. Izan ere, blog batean esaterako, erabiltzaileak edukiak ekoizten ditu eta informazioa publikatzen du, beraz, elkar hartze bat dagoela esan daiteke; alde batetik, web orrialdeetan informazioa dagoelako, eta bestetik, erabiltzaileek ezagutzak partekatu ahal dituztelako.

Honetan, plataformen eta sare sozialen erabilerarekin hasten da. Ondorioz, hauen bitartez eta hauei esker, errazagoa da komunikatzea eta baita elkar eragin bat edukitzea.


WEB 3.0

Honako web hau "web inteligente" gisa definitzen da. Izan ere, web semantikoa da, hau da, erabiltzaileak informazioa jasotzen du ezer ez bilatu gabe. Beste modu batean esanda, informazioa zuregana doa.  Esaterako, sare sozialetan (Twitterren adibidez) aukera dago gustoko duzun pertsona jarraitzeko, eta klik bakar batekin pertsona horren kontua jarraitzeko aukera dago, eta pertsona horrek zerbait publikatzean zuk ikusteko aukera duzu. Beraz, informazioa zuregana doala esan daiteke.



Bestetik, web hau nahiz eta definizio zehatzik ez izan, inteligentzia artifizial bat da, hau da, erabiltzaileen interesetik abiatuz, webguneak kapazak izango dira beraien artean konektatzeko. Beraz, ikasleen interesetik abiatzen dela esan daiteke, baita ezagutza librea eta eskuragarria dela ere.

Hala ere, aipatu beharra dago, web hau oraindik ez dagoela azaleratuta, hau da, prozesuan dago.

Hau guztia aipatuta, argi dago teknologia gero eta gehiago garatzen ari dela. Ikusi daitekeen moduan, erabiltzaileek informazioa soilik eskuratzeagatik, parte hartzera eta informazioa norberarengana ailegatzera lortu dela. Beraz, urte ez askotan aldaketa ugari egon dira, eta lehen aipatu bezala, gero eta gehiago garatuz doa.

Comentarios