PLE (Personal Learning Environment)


Gaur egun, teknologia berriek izugarrizko indarra hartu dute, eta izan duten hedapena itzela
izan da. Hezkuntzari dagokionean, IKT-ak garrantzi handia hartu dute eta pixkanaka eskoletan
sartzen hasi dira.

Honekin lotuta, azken urteotan PLE-ari buruz asko hitz egin izan da. Jordi Adellek dioenez,
PLE-a betidanik existitu da, hau da, ikasle guztiek betidanik izan dute nola ikasten dutenaren kozientzia.

PLEa norbanako bakoitzak bere ikaste prozesua antolatzeko, kontrolatzeko zein baliabide desberdinak erabiltzeko moduari egiten dio erreferentzia. Prozesu honetan, ikasleak tresna,
baliabide eta iturri desberdinak erabiliz, bere ikaskuntza prozesua aurrera eramaten du modu indibidual eta autonomo batean.

Nire ustez, PLE-aren erabilera benetan izugarri ona da. Izan ere, oso garrantzitsua da ikasleek beraiek ikasten dutenari buruz kozientzia izatea, eta beraien ikaskuntza prozesua aurrera eramateko erabili behar dituzten tresna zein baliabide desberdinak zeintzuk diren jakitea ere. Gainera, irakasle gisa, behar-beharrezkoa iruditzen zait ikasleek nola ikasten duten ikustea. Izan ere, ikasleek zer ikasten ari diren jakin behar dute. Bestetik, pertsona guztiak ez garenez berdinak, guztiok ez ditugu izango ikasteko modu berak. Beraz, ikasle bakoitzak jakin beharra du bere buruari buruz erreflexionatzen eta ongi antolatzen, bere ikaskuntza kudeatuz eta kontrolatuz.






Comentarios