Informazio eta Komunikazioaren Gizartea

Orain arte, norbanakoek informazioa bilatzerako orduan, nahiko mugatuta zeuden. Izan ere, informazio iturri bakarretariko bat liburutegiak ziren, eta gutxi batzuk baino ezin zituzten honetaz baliatu, irakurtzen zekitenek soilik lortu ahal zutelako informazioa.



Gaur egun, informazio eta komunikazioaren garaian gaudenez, informazioa iturri anitzetatit lortzea oso erraza da, hala nola, internetetik, telebistatik, irratiatik, egunkarietatik... Argi dago, guzti hauen artean Internet izan dela indar gehiena hartu duena azken urte hauetan. Izan ere, honi esker, informazioa une oro eta edonon aurki daiteke. Gainera, munduko beste puntan gertatzen ari dena jakin daiteke modu erraz batean, baita kontaktuan egon. Beraz, globalizazioa garatu dela esan daiteke.



Hala eta guztiz ere, teknologia digital berrien agerpenak hainbat aldaketa ekarri ditu, bai positiboak bai negatiboak. Positiboei dagokienez, aurretik esan bezala, informazioa erraz eskuratzea, ikaskuntza prozesuko harremanak erraztea, komunikazioa sustatzea, eta zerbitzuen kalitatea eta efikazia hobetzea izango liratekeen. Ondorio negatiboak, aldiz, honako hauek izango liratekeen: teknologikoki menpekotasuna izatea, informazioa iturri ez fidagarrietatik lortzea, datu asko nahastea (honek ezjakintasuna sor dezake) eta pribatutasun falta, gero eta kontrolatuagoak gaudelako.



Internet-a erabiltzea izugarrizko abantailak ematen ditu, lehen esan bezala informazioa bilatzeko, komunikatzeko... hala ere, koziente izatea ezinbestekoa da. Izan ere, iturri fidagarriak identifikatzea funtsezkoa da, eta honako hauek erabiltzen jakitea ere. Bestetik, irakaslei begira, informazio baliagarria bilatzeko eta beste irakasleekin informazioa partekatzeko ondo baino hobeto dago, baina ezin da ahaztu behar teknologia berriak erabiltzen jakin behar dutela. 







Adell, Jordi. (1997). Tendencias en educación en la sociedad de las tecnologías de la información. Edutec-e. Berreskuratua: http://www.edutec.es/revista/index.php/edutec-e/article/view/570/299 tik.


Comentarios